XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Izatezko biztanleria

Zentsuaren datan erreferentziako lurraldean dauden pertsona guztiek osatzen dute, bai zentsatzen diren udalerrian bertan egoitza badute (bertan dauden egoiliarrak), bai pasadizokoan badaude ere (pasadizokoak).

Zuzenbidezko biztanleria

Zentsuaren datan erreferentziako lurraldean egoitza duten pertsona guztiek osatzen dute, Zentsua egiten den unean bertan egon ala ez.

Zuzenbidezko biztanleria lurralde horretako legezko biztanleria da.

Biztanle-dentsitatea

Udalerriaren biztanle-kopurua berorrek duen Km2-tan neurtutako azalerarekin zatitzetik ateratzen dena da (Bizt./Km2).

Biztanleri piramidea

Biztanleri piramideek, sexu bakoitzetik eta une jakin batean, adin-talde bakoitzean aurkitzen diren pertsonen kopurua errepresentatzen dute.

Kontzentrazio-indizea (Gini-ren indizea)

Gini-ren indizeak banaketa baten homogeneotasuna adierazten du.

Zero eta 1en artean aldatzen da (edo 0 eta 100en artean, portzentaiatan ematen bada) eta beraren esanahia hauxe da:

0: Banaketa guztiz homogeneoa da, hots, udalerri guztiek biztanleria berdina dute.

1: Banaketa osoki heterogeneoa da, hots, biztanleria udalerri bakar batean biltzen da eta besteetan ez dago inor.

Bitarteko balioak: Kontzentrazioa handiagoa (txikiagoa) da zenbat eta indizea 1etik hurbilagoa (urrunagoa) izan.

Kontzentrazio-kurba (Lorenz-en kurba)

Kasu zehatz honetan, udalerrien portzentaia jakin bati dagokion biztanleriaren portzentaia adierazten du kontzentrazio-kurbak.

Kurba horren eta diagonalaren artean dagoen azalera Gini-ren indizea bezalaxe aldatzen da eta banaketa guztiz homogeneoa balitz desagertu egingo litzateke, hots, kurba eta karratuaren diagonala bat letozke.

Biztanleriaren berezko mugimendua